XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ONOMATOPEIEN KONTROL-ZERRENDA

(Hemen adierazten diren puntuez gain, beste batzuk ere zehaztu irakaslearen laguntzarekin).

Hona hemen onomatopeia zer den ulertzen, egiten eta ebaluatzen lagunduko dizun tresna:

1. Onomatopeiak errealitateko hotsarekin ahalik eta antzik handiena gorde behar du.

Halere badira erabat konbentzionalak diren onomatopeiak; adibidez, pertsona bat lo sakonean dagoela adierazteko ZZZZZZZ! onomatopeia erabiltzen da, nahiz eta lo gaudenean, kasu gehienetan hotsik atera ez.

Baina irakurleak ZZZZZ! ikustean, berehala ulertzen du esanahia.

Onomatopeia honek esanahiaren jasoketa erraztu egiten duela esango genuke.

2. Onomatopeiak beti maiuskulaz idazten dira eta bere letraren baten errepikapenak hotsaren iraupena adierazten du.

Adibidez: FIUUUUUUUU! eta FIUU! hots berdina adierazten badute ere, hauen iraupena desberdina da.

3. Onomatopeia guztiek harridura-ikurra daramate bukaeran (!), zenbat eta harridura ikur gehiago eraman, hainbat eta ozenagoa da hotsa.

Adibidez: JA! JA!, eta JA!!!! JA!!!! hots berdinak izanik, intentsitate desberdinekoak dira.

4. Ohar zaitez kasu gehienetan onomatopeia mugimendua adierazten duten beste irudi batzuez doala lagunduta.

Adibidez:

Onomatopeia: PLAF! PLAF!

Abiadura adierazten duen marra

5. Zuk onomatopeia berriak asma ditzakezu, baina ongi dauden ala ez jakiteko, konproba ezazu ea zure lagun guztiek gauza bera ulertzen duten zure onomatopeia bat irakurtzean.